Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis No veas la TV ¡Hazla!

ESKOLA BIDEA. Oinezkoen trena

09/06/2008 GMT 1

OINEZKOEN TRENA Goierritarran

eskolabidea @ 10:51

blog0040.jpg
2008ko ekainaren 6an argitaratutako Goierritarraren 342.aleak, bere erdiko eranskinean "Oinezkoen trena" ekimenaren berri ematen du.
Parada ona izan daiteke gure berri ez duenarentzat. Irakurri.
blog0041.jpg
Honekin bat zera adierazi nahi dizuegu, gaurko "gauregunean" aterako da EITBk, gure ekimenari buruz egindako erreportaia. Ea herri gehiagotan burutzen diren horrelako ekimenak.
blog0042.jpg

05/06/2008 GMT 1

"OINEZKOEN TRENA"REN NONDIK NORAKOA

eskolabidea @ 18:19

"Eskola bidean Oinezkoen Trena" ekimenak aspaldiko irudi errepikatu bat du oinarri, ikasleen eguneroko sartu-irtenetan ikastetxeko atarian izaten den auto pilaketa. Honek guztiak ikasleak garraiatzen dituen autobusaren joan-etorria trabatu eta oztopatu egiten du egoera jasanezin eta ariskutsu bihurtzeraino. Konpobidea bilatze aldera, honako ekintzak burutu ditugu:

- Gehiegikeria eta arduragabekeriak salatzeko idatziak egin.

- Kartelak jarri.

- Inoiz herriko aguazilaren eta ertzainen presentzia traban eta gaizki aparkatuta zeuden autoen gidariei atentzioa deitzeko.

- Autoei egun bateko sarbidea galarazi ataria ikasle eta irakasleen jolasgune bihurtuz.

Baina, egindakoa nahikoa ez zela ikusita, iragan urteko azaroan, modu esperimentalean,mugikortasun iraunkorraren astearen baitan, besteak beste, "Eskola bidean Oinezkoen Trena" ekimena abian jarri genuen guraso, ikasle eta irakasleak oinez eskolaratzeko helburuarekin.Behin astea pasata egindako balorazioan ingurumenari eta autoen gutxitzeari ez ezik umeen osasunari, autonomiari, aldarteari (umeak esnatuago, ilusionatuago, alaiago, kontu-kontari hurreratzen ziren) nahiz adin ezberdineko neska-mutilen harremanak finkatzeari begira urrats garrantzitsua eman genuela jabetu ginen. Gizakiak hain barneratuak dituen ohiturak egun bateko nahiz astebeteko saiakerekin aldatzea, ordea, ez da erraza eta ERAGINKORRAK IZATEKO IRAUNKORRAK izan behar dugula ikasi, eta egitasmoa EGUNEROKOA ETA BEHIN BETIKOA egin dugu.

04/06/2008 GMT 1

ESKOLA BIDEA Ihitzan

eskolabidea @ 11:01

blog0038.jpg
Kaixo guztioi, begira gure ekimena gutxika-gutxika nola zabaltzen ari den mundu guztira.
Gaurko honetan IHITZA aldizkarian (Euskal Herriko eskoletako Agenda 21 zabaltzeko argitaratzen den aldizkarian) agertzen da gure ekimena.
blog0039.jpg

ESKOLA BIDEA, HELBURUAK

eskolabidea @ 10:48

"Eskola bidea" bezalako ekimen batek helburu argi eta garbiak behar ditu, denok ulertzeko modukoak. Baina ez denok ulertzeko moduakbakarrik, baita denok asumitu edo onartzeko modukoak ere, hasieran talde txiki batenak zirenak, den-denonak izan daitezen.

• Hona hemen helburuak:

HERRIKO BIZIGARRITASUNA HOBETZEA
• OINEZKOEN EREMUAK HANDITZEA
• IKASLEEN AUTONOMIA GARATZEA
• IKASLEEN SOZIALIZAZIOA HOBETU ETA
ELKARKIDETZA BULTZATZEA
• ESKOLARATZEN DEN KOTXE KOPURUA
GUTXITU ETA ARRISKUAK SAIHESTEA.
ESKOLAKO ATARI-SARRERA LASAIAGO ETA BIZIGARRIAGOA EGITEA.

ANIMOSO ETA ILUSIOZ BLAI GABILTZA

eskolabidea @ 09:27

"Oinezkoen Trena" ekimenarekin hasi berriak gara. Gaurdaino eguraldi kaxkarra izan badugu ere,gaur goxatu gaitu eguzkiak.
Ikusiko dituzuen argazkiak, oso adierazgarriak dira, bidean aurkitzen ditugun traba eta oztopoen lekukotza besteak beste: autoak zebrabideetan (matxuratuta dago), zaborrak edukiontzietatik kanpo...
Ikusi, halaber, gure trenera igotzen den oinezko bidaiari kopurua.

03/06/2008 GMT 1

TXOKO LITERARIOA (Olerkia II)

eskolabidea @ 18:42

Ttiki-ttaka, ttaki-ttika
trenarekin korrika
naturaren apaingarri
ederrenak jantzita.

Ttaki-ttika, ttiki-ttaka
pozik eta lasai gaude
presa eta zalaparta
desagertu egin da ta!

Eguzkia...
Goizeroko goxokia,
egunsentian marrazten digu
pausoaren argazkia.

Hara!
Kontu-kontari lagunak;
ipuin, txiste ta kantuak...
jolasaren kolorea,
orain politagoa da
eskolarako bidea.

Irati Goikoetxea

TXOKO LITERARIOA (Olerkia)

eskolabidea @ 18:35

Triki-traka, triki-traka...
Hanka, oinka, ttipi-ttapa.
Bagoaz, bagatoz,; bagatoz, bagoaz
trenari tiraka.

Autorik gabeko hautua
kontzientziak arautua;
ikasle, irakasle eta gurasoen
urrats bihurtu diren pausoen
atzetik,
etxetik hasita herrian barrena
eskolarainoko natur ekimena,
ez, ez itxaron gehiago
zu igo zain baitako
OINEZKOEN TRENA!

Triki-traka, triki-traka...
Hanka, oinka, ttipi-ttapa.
Bagoaz, bagatoz,; bagatoz, bagoaz
trenari tiraka.

Ekaitz Goikoetxea "Mekola"

OINEZKOEN TRENA (Hitzan)

eskolabidea @ 11:07

blog0035.jpg
Oinezkoen trena berriro ere albiste iturri da. Begira gaurko (08-06-03) Hitzan agertzen dena.
blog0036.jpg
Horrelako lagungarriekin gure ohiturak errazago aldatuko ditugula iruditzen zaigu. ANIMO.
blog0037.jpg

02/06/2008 GMT 1

OINEZKOEN TRENA BERRIRO MARTXAN

eskolabidea @ 10:54

Gaur, 2008ko ekainaren 2an "Oinezkoen Trena" ekimena berriro ere martxan jarri dugu. Hona hemen egitasmoaren erakusgarri bidean zehar atera ditugun argazkiak. Bide batez, gure esker on eta ZORIONIK beroenak, modu batera edo bestera partaide izan zareten guztioi.

28/05/2008 GMT 1

OINEZKOEN TRENA, Hitzan

eskolabidea @ 10:41

Begira, zein famatuak egiten ari garen, "ESKOLA BIDEA" eta "Oinezkoen trena" gure ekimenak egunkarietan agertzen ari dira. Hona hemen muestratxo bat, (08/05/28ko Hitzan)
blog0033.jpg
blog0034.jpg

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis