Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

ESKOLA BIDEA. Oinezkoen trena

Archivo: Mayo 2008

28/05/2008 GMT 1

OINEZKOEN TRENA, Hitzan

eskolabidea @ 10:41

Begira, zein famatuak egiten ari garen, "ESKOLA BIDEA" eta "Oinezkoen trena" gure ekimenak egunkarietan agertzen ari dira. Hona hemen muestratxo bat, (08/05/28ko Hitzan)
blog0033.jpg
blog0034.jpg

23/05/2008 GMT 1

AURKEZPENA

eskolabidea @ 15:35
Guraso bilera 08 05 27 - Upload a doc
Read this doc on Scribd: Guraso bilera 08 05 27

BILERA DEIALDIA

eskolabidea @ 08:53

blog0024.jpg

Dakizuen bezala, datorren astean, ekainak 2 astelehena, “ Oinezkoen trena” ekimena martxan jarriko da.
Ondo antolatu, ordutegia, geltokiak, ardurak eta dauden zalantza guztiak argitzeko, datorren asteartean, hilak 27, arratsaldeko 14:30ean, Pilar Eneako ganbaran egingo dugun bilerara batetara deitzen zaituztegu,
Zure seme-alabak parte hartu behar duenez, zure presentzia ezinbestekoa da.
Gehiago jakin nahi baduzu:
http://www.aitaiparragirre.net
http://eskolabidea.nireblog.com

Batzordea

20/05/2008 GMT 1

HURRENGO BILERAren DATA

eskolabidea @ 10:04

blog0021.jpg

Kaixo denori:
Hurrengo bileraren data honako hauxe da:
EGUNA: Maiatzak 27
ORDUA: 14:30

Bertan ikusiko garelakoan. Ondo izan

blog0020.jpg

19/05/2008 GMT 1

ESKOLA BIDEA. Logoa eta leloa

eskolabidea @ 10:23

oinezkoen-trena.JPG

Eskolak mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egiten duelako, kaleak guztiontzat direlako eta ekimen hezitzailea delako, hemen da berriro ere OINEZKOEN TRENA.
Egitasmoa gorpuzte aldera, "Oinezkoen Trena" logotipo batekin lotzea erabaki eta logotipoak aurkezteko epea ireki genuen.Aurkeztutako guztien artean hemen aurkezten dizueguna da aukeratu duguna.Azalpena ere badu sormen lanak, eta aurkeztu den moduan azaltzea legezkoa dela iruditzen zaigu.
Oinka! Hanka!
Trenari tiraka!
Leloak bi zati ditu: lehenengoan, oinez, ibiliz joatea azpimarratzen da. Hori lortzeko, batetik, “oin” eta “hanka” sinonimoak aipatzen dira, eta bestetik, errimaren erabilerak pausoen erritmoa markatu nahi du.
Leloaren bigarren zatian, “Oinezkoen Trena” egitasmoari erreferentzia eginez, tren hori da protagonista. Eta “tiraka” adberbioak, denon ahalegina, esfortzua eta talde lanaren indarra adierazten ditu.
Gainera, garrantzia berezia eman zaio, leloa ikasleek esateko eta oihu egiteko modukoa izateari. “Oinezkoen trena” martxan doala, denon artean kantatzeko modukoa da.

Logoa:

Arrasto beltzak trena irudikatzen du. Eta “Oinezkoen Trena” denez, bere berezitasuna koloretako oinak dira. Oin horiek ikasleen eta egitasmoan parte hartzen dutenen oinak dira. Oin horiexek dira, hain zuzen, trena martxan jarri eta trenari tira egiten diotenak. Horregatik dira koloretakoak, biziak, alaiak, ilusioz eta indarrez beteak.

Egilea: MAIDER AGIRRE GURRUTXAGA

16/05/2008 GMT 1

OINEZKOEN TRENAREN GELTOKIAK

eskolabidea @ 09:38

Nahiz eta oinezkoena izan, gure trenak geltokiak ere baditu. Ea gogoratzen zaren non zeuden.
Laguntzeko, honatx argazki hauek.

OINEZKOEN TRENA

eskolabidea @ 09:27

Kaixo guztioi, berriro ere martxan jarri behar dugunez, hemen doakizue abenduan eginiko esperientziaren irudi sorta.
ANIMATU ETA ETORRI GUREKIN!!!

ESKOLABIDEA MARTXAN JARTZEKO BILERA

eskolabidea @ 09:02

eskola-bidea-002.jpg

Datorren astelehenean, maiatzak 19, arratsaldeko 18:30ean, ekimen honetan partaide izango diren guztiek bileratxo bat izango dute herri eskolan. Bertan, ekimena martxan jartzeko zenbait erabaki hartu eta informazioa banatuko da.

15/05/2008 GMT 1

ESKOLA BIDEAreN LOGO

eskolabidea @ 11:23

ESKOLA BIDEAren LELOA ASMATZEN

eskolabidea @ 11:18

eskola-bidea-001.jpg

Kaixo denori:

Gogoan al duzue abenduan abiatu genuen "ESKOLA BIDEA" ekimena?Bada, haren inguruan egindako balorazioa oso ona izan zenez, aurrera jarraitzeko asmotan gabiltza. Horretarako, egokia iruditu zaigu ekimenari lelo bat asmatzea.

eskola-bidea-1-004.jpg

5 edo 6 hitz nahikoa izango direla pentsatu degu . Familiako edonork parte har dezake.

Lolorik bururatuz gero, erantzun honi.

OHARRA: Erantzuteko e-posta helbide legalizatu bat behar denez, litekeena da zuetako batzuek ez izatea. e-posta helbide legalizaturik ez duenetako bat bazara, ez kezkatu, helbide elektronikoa eskatzen zaizunean honako hau idatzi eta kitto.

juanma@aitaiparragirre.net

Halaber, gogoratu hau "ETXEKO LAN BAT DELA" beraz, badakizu, serio demonio, ... burutu behar da.

Ondo izan

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis