OINEZKOEN TRENA (Hitzan)

Oinezkoen trena berriro ere albiste iturri da. Begira gaurko (08-06-03) Hitzan agertzen dena.

Horrelako lagungarriekin gure ohiturak errazago aldatuko ditugula iruditzen zaigu. ANIMO.

Oinezkoen trena berriro ere albiste iturri da. Begira gaurko (08-06-03) Hitzan agertzen dena.

Horrelako lagungarriekin gure ohiturak errazago aldatuko ditugula iruditzen zaigu. ANIMO.
Gaur, 2008ko ekainaren 2an "Oinezkoen Trena" ekimena berriro ere martxan jarri dugu. Hona hemen egitasmoaren erakusgarri bidean zehar atera ditugun argazkiak. Bide batez, gure esker on eta ZORIONIK beroenak, modu batera edo bestera partaide izan zareten guztioi.
Begira, zein famatuak egiten ari garen, "ESKOLA BIDEA" eta "Oinezkoen trena" gure ekimenak egunkarietan agertzen ari dira. Hona hemen muestratxo bat, (08/05/28ko Hitzan)


Dakizuen bezala, datorren astean, ekainak 2 astelehena, “ Oinezkoen trena” ekimena martxan jarriko da.
Ondo antolatu, ordutegia, geltokiak, ardurak eta dauden zalantza guztiak argitzeko, datorren asteartean, hilak 27, arratsaldeko 14:30ean, Pilar Eneako ganbaran egingo dugun bilerara batetara deitzen zaituztegu,
Zure seme-alabak parte hartu behar duenez, zure presentzia ezinbestekoa da.
Gehiago jakin nahi baduzu:
http://www.aitaiparragirre.net
http://eskolabidea.nireblog.com
Batzordea

Kaixo denori:
Hurrengo bileraren data honako hauxe da:
EGUNA: Maiatzak 27
ORDUA: 14:30
Bertan ikusiko garelakoan. Ondo izan
Eskolak mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egiten duelako, kaleak guztiontzat direlako eta ekimen hezitzailea delako, hemen da berriro ere OINEZKOEN TRENA.
Egitasmoa gorpuzte aldera, "Oinezkoen Trena" logotipo batekin lotzea erabaki eta logotipoak aurkezteko epea ireki genuen.Aurkeztutako guztien artean hemen aurkezten dizueguna da aukeratu duguna.Azalpena ere badu sormen lanak, eta aurkeztu den moduan azaltzea legezkoa dela iruditzen zaigu.
Oinka! Hanka!
Trenari tiraka!
Leloak bi zati ditu: lehenengoan, oinez, ibiliz joatea azpimarratzen da. Hori lortzeko, batetik, “oin” eta “hanka” sinonimoak aipatzen dira, eta bestetik, errimaren erabilerak pausoen erritmoa markatu nahi du.
Leloaren bigarren zatian, “Oinezkoen Trena” egitasmoari erreferentzia eginez, tren hori da protagonista. Eta “tiraka” adberbioak, denon ahalegina, esfortzua eta talde lanaren indarra adierazten ditu.
Gainera, garrantzia berezia eman zaio, leloa ikasleek esateko eta oihu egiteko modukoa izateari. “Oinezkoen trena” martxan doala, denon artean kantatzeko modukoa da.
Logoa:
Arrasto beltzak trena irudikatzen du. Eta “Oinezkoen Trena” denez, bere berezitasuna koloretako oinak dira. Oin horiek ikasleen eta egitasmoan parte hartzen dutenen oinak dira. Oin horiexek dira, hain zuzen, trena martxan jarri eta trenari tira egiten diotenak. Horregatik dira koloretakoak, biziak, alaiak, ilusioz eta indarrez beteak.
Egilea: MAIDER AGIRRE GURRUTXAGA
Nahiz eta oinezkoena izan, gure trenak geltokiak ere baditu. Ea gogoratzen zaren non zeuden.
Laguntzeko, honatx argazki hauek.
Kaixo guztioi, berriro ere martxan jarri behar dugunez, hemen doakizue abenduan eginiko esperientziaren irudi sorta.
ANIMATU ETA ETORRI GUREKIN!!!

Datorren astelehenean, maiatzak 19, arratsaldeko 18:30ean, ekimen honetan partaide izango diren guztiek bileratxo bat izango dute herri eskolan. Bertan, ekimena martxan jartzeko zenbait erabaki hartu eta informazioa banatuko da.