Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

ESKOLA BIDEA. Oinezkoen trena

19/05/2008 GMT 1

ESKOLA BIDEA. Logoa eta leloa

eskolabidea @ 10:23

oinezkoen-trena.JPG

Eskolak mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egiten duelako, kaleak guztiontzat direlako eta ekimen hezitzailea delako, hemen da berriro ere OINEZKOEN TRENA.
Egitasmoa gorpuzte aldera, "Oinezkoen Trena" logotipo batekin lotzea erabaki eta logotipoak aurkezteko epea ireki genuen.Aurkeztutako guztien artean hemen aurkezten dizueguna da aukeratu duguna.Azalpena ere badu sormen lanak, eta aurkeztu den moduan azaltzea legezkoa dela iruditzen zaigu.
Oinka! Hanka!
Trenari tiraka!
Leloak bi zati ditu: lehenengoan, oinez, ibiliz joatea azpimarratzen da. Hori lortzeko, batetik, “oin” eta “hanka” sinonimoak aipatzen dira, eta bestetik, errimaren erabilerak pausoen erritmoa markatu nahi du.
Leloaren bigarren zatian, “Oinezkoen Trena” egitasmoari erreferentzia eginez, tren hori da protagonista. Eta “tiraka” adberbioak, denon ahalegina, esfortzua eta talde lanaren indarra adierazten ditu.
Gainera, garrantzia berezia eman zaio, leloa ikasleek esateko eta oihu egiteko modukoa izateari. “Oinezkoen trena” martxan doala, denon artean kantatzeko modukoa da.

Logoa:

Arrasto beltzak trena irudikatzen du. Eta “Oinezkoen Trena” denez, bere berezitasuna koloretako oinak dira. Oin horiek ikasleen eta egitasmoan parte hartzen dutenen oinak dira. Oin horiexek dira, hain zuzen, trena martxan jarri eta trenari tira egiten diotenak. Horregatik dira koloretakoak, biziak, alaiak, ilusioz eta indarrez beteak.

Egilea: MAIDER AGIRRE GURRUTXAGA

Comentarios

Comentarios(3) »

  1. Oso ederra logoa, asko gustatu zait.

    Juanma | 19-05-2008 - 15:09:53 GMT 1 #

  2. Itaka programan, Eskolako Bidea, benetan interesgarria.

    Larunbateko Itaka programa asko gustatu zait, ahots eta iritzi desberdinak Eskolako Bideari buruz aritu baitira. Segi horretan, animo!!!!

    Datorren ikasturtean, Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan, ikasleek ere beste oinezko bideak antolatzeko ideiak emateko aukera izango dute. Beraz, zuen aurtengo ekimenak izango du jarraipena, nahitanahiez.

    Agur bero bat.

    Edurne Huesa

    Eskolako Agenda 21eko aholkularia

    Edurne Huesa | 02-06-2008 - 07:58:26 GMT 1 #

  3. Logoa oso bisuala eta esanguratsua iruditu zait, bere xumean oso ondo baitaratzen ditu Oinezkoen Trena ekimenaren mezu, helburu eta asmoak. Leloa ere oso da hurbila, goxoa, hoskidetasun eta elkarreragin handikoa. Errimak eta darabiltzan hitzekin egiten duen jolasak memorizatze prozesua asko errazten dute. Logoaren eta leloaren arteko lotura berriz, erabatekoa da, batasun handia du Maiderren sormen lanak. Bejondeiola eta bejondeizuela eskolarako bidean pausoak urrats bihurtzen ari zareten guztioi. Indar eta adore,

    Ekaitz Goikoetxea "Mekola"

    Ekaitz Goikoetxea | 03-06-2008 - 18:57:35 GMT 1 #

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis