TXOKO LITERARIOA (Olerkia II)
Ttiki-ttaka, ttaki-ttika
trenarekin korrika
naturaren apaingarri
ederrenak jantzita.
Ttaki-ttika, ttiki-ttaka
pozik eta lasai gaude
presa eta zalaparta
desagertu egin da ta!
Eguzkia...
Goizeroko goxokia,
egunsentian marrazten digu
pausoaren argazkia.
Hara!
Kontu-kontari lagunak;
ipuin, txiste ta kantuak...
jolasaren kolorea,
orain politagoa da
eskolarako bidea.
Irati Goikoetxea

Meneame
del.icio.us
Mila esker Irati zure aportazioagatik, oso ederra olerkia.
Muxu bat
Juanma | 04-06-2008 - 10:50:46 GMT 1 #