"OINEZKOEN TRENA"REN NONDIK NORAKOA
"Eskola bidean Oinezkoen Trena" ekimenak aspaldiko irudi errepikatu bat du oinarri, ikasleen eguneroko sartu-irtenetan ikastetxeko atarian izaten den auto pilaketa. Honek guztiak ikasleak garraiatzen dituen autobusaren joan-etorria trabatu eta oztopatu egiten du egoera jasanezin eta ariskutsu bihurtzeraino. Konpobidea bilatze aldera, honako ekintzak burutu ditugu:
- Gehiegikeria eta arduragabekeriak salatzeko idatziak egin.
- Kartelak jarri.
- Inoiz herriko aguazilaren eta ertzainen presentzia traban eta gaizki aparkatuta zeuden autoen gidariei atentzioa deitzeko.
- Autoei egun bateko sarbidea galarazi ataria ikasle eta irakasleen jolasgune bihurtuz.
Baina, egindakoa nahikoa ez zela ikusita, iragan urteko azaroan, modu esperimentalean,mugikortasun iraunkorraren astearen baitan, besteak beste, "Eskola bidean Oinezkoen Trena" ekimena abian jarri genuen guraso, ikasle eta irakasleak oinez eskolaratzeko helburuarekin.Behin astea pasata egindako balorazioan ingurumenari eta autoen gutxitzeari ez ezik umeen osasunari, autonomiari, aldarteari (umeak esnatuago, ilusionatuago, alaiago, kontu-kontari hurreratzen ziren) nahiz adin ezberdineko neska-mutilen harremanak finkatzeari begira urrats garrantzitsua eman genuela jabetu ginen. Gizakiak hain barneratuak dituen ohiturak egun bateko nahiz astebeteko saiakerekin aldatzea, ordea, ez da erraza eta ERAGINKORRAK IZATEKO IRAUNKORRAK izan behar dugula ikasi, eta egitasmoa EGUNEROKOA ETA BEHIN BETIKOA egin dugu.

Meneame
del.icio.us